JUN. 15 2025 - 22:15h Tomate zopa hotza GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat tomate heldu, 300 g ogi, 2 baratxuri ale, 100 ml olio, piperbeltz beltza, gatza. Arrautza bat, 4 xerra urdaiazpiko ondu. Zailtasuna 11. Garbitu tomateak eta azalean gurutze bat egin. Eltze batean ura berotu eta tomateak sartu. Minutu batez utzi eta atera. Azala eta haziak kendu eta zatitu.2. Ogia moztu. Ontzi batean tomatea, baratxuriak eta ogia jarri eta ordu erdiz beratzen utzi.3. Arrautza 8 minutuz egosi. Zuritu eta txikitu.4. Urdaiazpikoa bi paperen artean jarri eta labean erre. 5. Tomateari olioa gehitu eta irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota. Hozkailuan sartu.Tomate zopa lau plateretan banatu eta gainean urdaiazpikoa eta arrautza jarri.BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzatKilo bat tomate heldu, baratxuri ale bat, azenario bat, sagar txiki bat, gatza, ozpina, olioa. 125 g luzoker, arrautza bat. Zailtasuna 11. Tomatea aurreko errezetan bezala prestatu. Azenarioa eta sagarra zuritu eta zatitu.2. Azenarioa, sagarra, tomatea, baratxuria, gatza, zurrusta bat olio eta ozpin pixka bat irabiagailuarekin nahasi eta txanotik pasatu.Tomate krema lau plateretan banatu eta gainean txikitutako arrautza eta luzokerra jarri.