AUG. 13 2025 - 05:52h Spaghettiak haragiarekin GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao LEHENENGO ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, azenario bat, tipuleta bat, 3 baratxuri ale, 250 g txahalki txikitu, jengibre freskoa, 2 koilarakada ezti, 4 koilarakada soja saltsa, olioa. Zailtasuna 1 1. Kazola batean ur ugari eta gatza irakiten jarri.2. Ura irakiteko moduan dagoenean, spaghettiak bota; noizean behin eragin.3. Pasta eginda baina oraindik gogor samar dagoenean -al dente eran- atera eta xukatu. Ez busti ur hotzean.Aldi berean honako hauek prestatu:1. Zerrendatan moztutako tipuleta, azenario eta baratxuriak olio pixka batekin arin erregosi.2. Haragia, eztia, soja saltsa eta jengibre pixka bat gehitu eta arin erregosi. Nahastu spaghettiak eta haragia. BIGARREN ERAOsagaiak 4 lagunentzat300 g spaghetti, 2 baratxuri ale, 300 g txahalki txikitu, 300 g tomate cherry, olioa, gatza, oreganoa. Zailtasuna 11. Spaghettiak aurreko errezetan esan dugun bezala egosi.2. Txikitutako baratxuriak olio pixka batekin erregosi. 3. Haragia gehitu eta arin erregosi. 4. Tomateak erditik moztu eta olio, gatz eta oreganoarekin arin erregosi.Spaghettiak, tomatea eta haragia nahastu.