NOV. 29 2025 - 05:29h Barazkiz beteriko alberjiniak GETTY IMAGES (GETTY IMAGES) Amagoia Bilbao Osagaiak 4 lagunentzat2 alberjinia handi, 70 g gazta urdin. Betegarria: tipula bat, baratxuri ale bat, piper berde bat, 150 g barrengorri, 150 g kuia, gatza, olioa, piperbeltz beltza, oreganoa. Saltsa: tipula bat, 400 g kuia, laranja azala, baso bat salda, olioa, gatza, piperbeltz zuria. Zailtasuna 31. Alberjiniak luzetara moztu eta mamian ebaki batzuk egin. Olio pixka bat bota. 2. Labe beroan sartu, 180 gradutan, 20 minutuz. Koilara batekin barruko mamia atera, kanpoko azala apurtu gabe eta txikitu.Betegarria:1. Txikitutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan.2. Txikitutako baratxuria eta piperra gehitu eta erregosi. Oregano pixka bat bota.3. Txikitutako barrengorriak, kuia eta alberjinien mamia gehitu eta erregosi. Behar adina gatz eta piperbeltz beltz bota.Saltsa:1. Eltze batean zerrendatan moztutako tipula olio pixka batekin erregosi, su eztitan. 2. Tipula eginda dagoenean, zatitutako kuia gehitu eta erregosi.3. Salda eta laranja azala gehitu eta 15 minutuz egosi. Azala atera eta barazkiak irabiagailuarekin nahasi. Behar adina gatz eta piperbeltz zuri bota.Bukatzeko:1. Azalak betegarriekin bete eta azpil batean jarri.2. Gainetik zatitutako gazta bota.3. Labe beroan sartu, 200 gradutan, 10 minutuz edo.Saltsarekin lagundu.