GAIAK

Txitxirio eta barazki bolak

GETTY IMAGES (GETTY IMAGES)

LEHENENGO ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g txitxirio, 200 g ilar, alga kombu zatitxo bat, tipula bat, 4 baratxuri ale, kuminoa, olioa, gatza.

Zailtasuna                    2              

1. Txitxirioak eta alga bezperan utzi behar dira ur hotzetan beratzen. Xukatu eta urarekin garbitu.
2. Presio-eltze batean txitxirioak,  alga, ura eta gatza jarri. Estali eta egosi 40 minutuz. Xukatu eta sardexka batekin zapaldu.
3. Baratxuriak zuritu eta txikitu.
4. Eltze batean txikitutako tipula  olio pixka batekin erregosi.
5. Ilarrak gehitu, urarekin estali eta 5 minutuz egosi. Xukatu.
6. Ontzi batean txitxirioak, ilarrak, baratxuria, kuminoa eta gatza jarri eta nahastu. 16 bola egin eta ogi birrindutik pasatu.
7. Zartagin batean olioa berotu eta bolak frijitu.

BIGARREN ERA
Osagaiak 4 lagunentzat
200 g txitxirio, 200 g ziazerba, 2 baratxuri ale, azenario bat, 100 g kuia, olioa, gatza, piperbeltz beltza.

Zailtasuna                          2

1. Txitxirioak aurreko errezetan esan dugun bezala prestatu.
2. Azenarioa, kuia eta baratxuria txikitu eta olio pixka batekin arin erregosi.
3. Txikitutako ziazerbak gehitu eta erregosi.
4. Ontzi batean txitxirioak, barazkiak, piperbeltz beltza eta gatza jarri eta nahastu. 16 bola egin eta ogi birrindutik pasatu.
5. Olioa berotu eta bolak frijitu.