GARA Euskal Herriko egunkaria

JAKIUNDE AKADEMIAK HIRU KIDE BERRI IZENDATU DITU


Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiak hiru kide berri izendatu zituen atzo Iruñean egindako urteko lehen batzarrean. Hain zuzen, Maria Jesus Esteban, Francisco Etxeberria eta Teresa Catalan dira matematika, medikuntza eta musika konposizioan profesional adituak. Izendapen horiekin 69 kide izatera iritsi da Jakiunde.

GARA