GARA Euskal Herriko egunkaria

Katixa Agirrek irabazi du 32. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa


Katixa Agirrek irabazi du 32. Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketako sari nagusia euskarazko kategorian, “Hesperia, California” kontakizunarekin, eta 3.500 euroko saria eskuratu du. Gainera, Aritz Gorrotxategik eta Urt Zubiaurrek accesit bana lortu dute, “Guztiok anaiak gara” eta “Araotz” lanengatik, hurrenez hurren, eta bakoitzak 1.750 euro jasoko ditu. Fernando Morillo, Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia idazleek osatu dute epaimahaia.