GARA Euskal Herriko egunkaria

Bi hiztegi orokor eta euskarazko sei terminologiko aurkeztu dituzte


Lakuako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bi hiztegi orokor elebidun eta euskarazko sei hiztegi terminologiko aurkeztu ditu. Orokorrak Elhuyar-en on line bertsio eguneratua eta “Euskara-Alemana/Alemana-Euskara” hiztegiaren sareko bertsioa dira. Terminologikoak merkataritza eta marketin, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsa, errugbi, mendizaletasun, herri-ogasun eta herri-administrazio eta zuzenbide alorrekoak dira.