GARA Euskal Herriko egunkaria

Pedro Iturriaren «Euskarari gorazarrea» aurkeztuko dute


Pedro Iturriak euskara ikasten hasi zeneko bizipenak biltzen dituen “Euskarari gorazarrea” liburua aurkeztuko du gaur, 20.00etan, Iruñeko Zaldiko Maldiko elkartean. Iturria botikaria da eta “Kanabisaren alderdi desberdinak eta ezaugarriak” eta Farmazia Hiztegia kaleratu ditu aurretik.