APR. 02 2016 «Segurtasun nuklearrari buruzko gailurra» AEBetan, Errusia gabe Etxe Zurira iritsi zenean «arma nuklearrik gabeko mundua» agindu zuen Obamak deituta, egunotan egin da «segurtasun nuklearrari buruzko gailurra», Errusiaren esku hartzerik gabe. ISISeko jihadisten asmoak eta Belgikako zentral nuklearrak aztergai izan dituzte. GARA WASHINGTON Mundu osoko 50 estatu, NBE Nazio Batuen Erakundea eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentzia (IAEA) ordezkatuta egon dira Washingtonen egin den goi-bileran, baina seguru asko arma nuklear gehien duen herrialdea (sailkapeneko lehen posturako lehian dabil AEBekin), Errusia, ez da bertan izan, hedabideek «Obamaren gailurra» deitu dioten hitzorduari sinesgarritasuna kentzeko. Moskuko agintariek diote Washingtongo bilerak IAEA erakundearen lanari kalte egiten diola. «Jarrera horrekin lortuko duten gauza bakarra da munduan isolatuta geratzea», esan zien kazetariei Ben Rhodes Obamaren aholkulariak. «Segurtasun» terminoa «nuklear» hitzarekin lotzea ausartegia da begirale askorentzat, egunotan entzun direnak entzunda, batez ere Bruselan ISIS taldeko jihadistek egin dituzten azken eraso ikaragarrien ondoren egin diren hausnarketak entzun ostean. Atzo bertan Jan Jambon Belgikako Barne ministroak esan zuenez, «zentral nuklearrak oso jomuga interesgarria dira terroristentzat». Belgikarrak instalazio horien segurtasuna indartu behar dela ere esan zuen. «Zentral nuklearren aurkako eraso bat egiteko aukera burutik kendu ezinik» daude agintariak, Jambonek RTL telebista kateari esan zionez. Barne ministroak gogora ekarri zuen zentral nuklearrak ez direla jihadisten jomuga posible bakarra, «gai nuklearrak» lortzea ere beraien helburuen artean egon baitaiteke, ondoren «lehergailu zikinak» egin ahal izateko. Horrelako bonba batek erradioaktibitatea hedatuko luke, herritarren artean sekulako izua eraginez. Belgikako nuklearren segurtasunaren inguruko kezka areagotu egin da azken bolada honetan. Bruselako erasoetan hil ziren bi kamikazek, El Bakraoui anaiek, herrialdeko egitasmo nuklearreko buruaren mugimenduak grabatu zituzten bideo batean; Doeleko zentralari sabotajea egin zitzaion 2014an; zentral bateko segurtasun arduraduna hil berri dute (bere paperak desagertu egin ziren eta Tihangeko zentraleko dozena bat langile kaleratu egin dituzte); Doeleko bi langile Siriara joan ziren 2012an, ISISekoengana, eta bat bizirik dago oraindik... Mauricio Macri y la base china de Patagonia El presidente argentino Mauricio Macri tenía previsto reunirse ayer con su homólogo chino, Xi Jinping. Aunque oficialmente no se indicó qué temas iban a tratar, cabe suponer que analizarían el futuro de la base que el gigante asiático construye en Patagonia. Se trata de su más moderna estación interplanetaria, la primera fuera de su propio territorio, según un informe de la BBC. La base formaría parte del Programa Nacional de China de Exploración de la Luna y Marte. Está siendo construida en el Paraje de Quintuco, provincia de Neuquén. La «Estación de Espacio Lejano» debería estar operativa, según el programa oficial, a finales de 2016, pero desde que fue escrito ha habido un cambio de Gobierno en Argentina. BBC afirma que la base incluye una poderosa antena de 35 metros para investigación del «espacio profundo», y que «no está exenta de polémica, misterio y suspicacias. El principal cuestionamiento se relaciona con su eventual uso militar y con la existencia de cláusulas secretas». Mauricio Macri hace meses prometió revelarlas. GARA IPAR KOREAObama presidentea Xi Jinping (Txina), Park Geun-hye (Hego Korea) eta Shinzo Abe (Japonia) presidenteekin elkartu da Ipar Koreak egin berri dituen mehatxuen aurrean bat eginda azaltzeko.