APR. 26 2016 Katixa Agirreren «Atertu arte itxaron» lanak jasoko du 111 Akademia saria GARA ANDOAIN 111 Akademiak Katixa Agirrek idatzitako “Atertu arte itxaron” (Elkar, 2015) eleberriari emango dio aurtengo saria. Akademiak hiru bozketa saioren bidez erabaki du saria Agirreri esleitzea. Erabakitze prozesuaz esan dutenez, lehen bozketan 197 akademialariek proposatutako lanen artean ez zen egon %30a lortu zuen obrarik eta, beraz, ohiko prozedurari jarraituz beste bi bozketa txanda egin zituzten. Azken bi finalistak Agirreren eleberria eta Ramon Saizarbitoriaren “Lili eta biok” izan ziren, eta horien artean hautatu dute lehenarena. Agirrek Andoaingo Basteron jasoko du saria, maiatzaren 5ean egingo den ekitaldi batean.