GARA Euskal Herriko egunkaria

Mukherjee


Jaioterriaren nostalgiarik ez zuela sentitzen esaten zuen, akaso harekiko lotura erabat galdu ez zuelako. Izan, bi etxe zituen: India eta Ipar Amerika. Bata bestea bezain baliotsu eta ezinbesteko ziren bere burua de fi ni tze ko; biekiko harreman estua izan zuen. Ipar Ame rikan lehen urteetan, artean graduondoko ikasketak egiten ari zela, filosofia modukoa bat garatu zuen bere idazkerari begira. «Ezaguna dena exotiko (estatubatuarrek ez dute beren herrialdea ezagutu haren gainean esan beharrekoak idazten ditudanean) eta exotikotzat jotzen dena (elefanteen eta hitzartutako ez kontzen India) ezagun bihurtu». Immigran tearen bizi-bilakaera –tokiko izatetik etorkin izatera, etorkin izatetik tokiko bihurtzera– gorabeheratsua eta gogorra dela eta ez zuen haren gainean irudi erromantikorik helarazi nahi. Bere nobela zein ipuinetako askotan emakume gaz teak, egilea bera be zala kultura patriarkal bate n pean hazitakoak, ezezagunak zaizkien herrialdeetara abiatzen dira, nahita batzuetan, beharrak jota bestetan. Toki aldaketak eragindako krisi existentzialaren ondotik ni berri bat edo hainbat ni garatzen dituzte «nor naiz?» galderari beste hainbeste erantzun eskainiz. Hori bai, immigrazioa salbuespeneko kontua ez dela argi zeukan. «Immigrazioari buruzko narratiba milurteko honetako narratiba epikoa da». Hala esan zuen bere literatur lanari buruzko hitzaldi batean 2005ean. Bharati Mukherjee aurreko astean hil zen gaixotasun luze baten ondorioz 76 urte zituela.