MAR. 25 2017 Enpresagintza gustuko duten gazteentzako ideia lehiaketa, Tabakaleran GARA DONOSTIA Enpresa mundua gustuko duten 16 eta 18 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako ideia lehiaketa abiarazi zuen atzo Mondragon Unibertsitateak. Tabakaleran atzo hasi zen ekimenaren izena gazteGOTalent da eta egunean zehar finalistak aukeratu zituzten. Hauen zeregina hainbat enpresak proposatutako erronkei erantzuna ematea zen, arrazoiak emateko gaitasuna landuz. Apirilaren 7an jakingo da zein den talde irabazlea.