JUN. 25 2017 KAE-2 LIGA Lapurdi izan da azkarrena bere etxean GARA Lapurdiko Arraunlariak izenpean aurten atera duten trainerua ezin hobeto estreinatu da KAE-2 Ligan, etxeko estropada irabazi eta sailkapen nagusian lehen postuan sartuta. Iparraldeko ontzia izan zen azkarrena atzo Donibane Lohizunen, sei luze eta bost ziaboga zituen proban, eta, sailkapen nagusia batez beste lortutako puntuazioekin egiten denez, lidergoa eurentzat da. Hasieratik lortu zituzten denbora onenak, eta aldeak apurka-apurka handituz joan ziren, azkenean Pasai Donibaneri ia 10 segundoko tartea ateratzeraino.