JAN. 14 2018 600 bat boluntario Casillan muntatutako haiman topatu dugu Itzi indautxuarra, Sareren materiala saltzen. Izenak ongi dioen bezala, amaraun eder baten parte izateaz harro dago. «Alde batetik, antolaketa nazionala dago, gero herrialdeetakoa, Bilbokoa, eta honen barruan auzoak. Guri, Indautxun, trafikoa tokatu zaigu, pegatinak banatzea, haima hau muntatzea... Goizeko ekitaldiez ere arduratu gara: trikitilariekin egon, bokatak prestatu... Lau lagun ginen etortzekoak haimara, hala genuen adostuta, baina azkenean dozena bat agertu gara», adierazi du kontent, motxiladun ume baten irudiarekin zein poltsa polita atera duten erakusteari utzi gabe. «Gaur Frantzia aldetik etorri den berriarekin ilusionatuta gaude. Gero eta gehiago ikusten da etorkizuna aurrean dugula», nabarmendu du.Aritz LOIOLA | ARGAZKI PRESS