JAN. 14 2018 Porrotxekin «Motxiladun umeek» protagonismo berezia izan zuten atzoko mobilizazioan; motxila urdinak bizkarrean eta Izarrentzat sortutako puntadun globo moreak eskuetan, gurasoek lagunduta jendetza arteko pasillotik pasatu zirenean, txaloz eta maitasun handiz hartu zituzten herritarrek espaloietatik. Negar malkoak ere atera zitzaizkion bati baino gehiagori. Porrotx izan zuten ondoan haurrek denbora guztian, koloretako bandera astinduz eta «Euskal presoak Euskal Herrira» oihuka, nekaezin. Aitzinetik, eguerdian, talde argazki handi bat atera zuten sudurgorri maitatuarekin eta aipatutako globo moreekin Areatzan, bereziki Xua, Haitz eta Izarri, beren amekin kartzelan bizi diren haurrei, bidaltzeko. Pailazoaren emanaldiaz ere gozatu zuten txikiek karpan.Marisol RAMIREZ | ARGAZKI PRESS