FEB. 09 2019 «Arima kendu nahi digutenei, hortzak erakutsi» Altu kantetako esaten euskuzun beti. Gogoan dodaz entrenamenduak, ikastoletako saioak, kotxeko biajeak, eguneko menuak, jaietako koplak, barreak eta aholkuak. Maisu bat baino gehiago izan zara guretzat. Eskerrik asko, Lopa! Altu kantetan segiduko dogu, zure omenez #JonLopategi@amaia_uribe Jon Lopategi hil da. «Jantzi gabe joan zen/ Fernando Eireri» eskaini zion txapela. Bertsolaritzari gauza asko eskaini zizkion, denak txapel hura baino garrantzitsuagoak. Gugan bego. #lopategi #bertsolaritza@XabierEuzkitze Jon Lopategi zendu da. Herria maite zuen. Euskara maite zuen. Bizkaiko txapelduna zentzu zabalenean. Bertsolari belaunaldi berriaren harrobia. Ezkerrekoa eta abertzalea. Militantea. Besarkada eta doluminak Gernika eta Muxika aldera. Adiorik ez. Mila esker, Jon. Gora Jon! @ArnaldoOtegi Hiru pater nosterren eguna iritsi da. Ez adiorik, #jonlopategi @inagurru (Iñaki&punctSpace;Gurrutxaga) Esku bateko hatzekin zenbatzen dira batek bizitzan izan dituen irakasle onak, bizitzan arrastoa uzten dizutenak. Horietan lehena, zalantzarik barik, #JonLopategi @uiturriaga (Unai Iturriaga) Jon Lopategi bertsolaria hil da. Gure doluminak familia osoari. Bertsolari handia, bertso eskolen sustatzailea, irakasle eta maixu. Goian bego! @iurkullu (Iñigo Urkullu) Gaztetxo batzuok gure euskalduntasunaren zati handi bat zor izan diogu. Abertzalea, euskaltzalea, hurrekoa, konplexua, jeniala. Eskerrik asko, Jon. #Lopategi@josu_goiko Bertsotan irakatsi zenigun, Jon, plazara beldurrik gabe eta harro ateratzen (txirulak lagunduta, askotan). Eta, batez ere, gure mugimendu hau zaindu eta maitatzen ikasi genuen zurekin. Eskerrik asko #JonLopategi@arrateillaro Eskerrik asko Jon, irakatsi zenidan guztiagatik. #JonLopategi @HutsTeatroa (Ander Lipus) Eskerrik asko Jon eskolaz eskola egindako bidaiengatik, Kanpantxuko egonaldiengatik, kantu zaharrengatik... #jonlopategi @ziharae (Zihara Enbeita) «Anai arrebak ez etsi/ lehengo sustrairik ez utzi/ arima kendu nahi digutenei/ hortzak erakutsi/ herri libre bat iritsi/ nahi badugu bihar etzi/ Arma benetan ziurrena den/ EUSKARARI EUTSI». Jon Lopategi "BELTZA" betirako! @JosebaAlvarez