SEP. 21 2019 Udazkena heldu da, eta harekin sarituak Udazkena iristearekin batera, salaketari eta elkartasunari toki eginez NAIZen eta 7K-n egin dugun #nierebaNAIZ lehiaketari agur esan eta sariak banatzeko ordua heldu da. 168 argazki eta bideoren bidez zuen udaldiaren, oporren eta jaien lekukotza zuzena jaso dugu, eta, aldi berean, zuen babes samurrena. Eskerrik asko! Lau sari ditugu aurten parte-hartzaileen artean banatzeko. Lehenik, Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako aurreneko bidaiaren zozketa egin dugu 168 lan horien artean, eta 114. izan da zorte onekoa: Asier Iturrarte. Ibiltari-k eskainitako bigarren bidaiaren irabazlea ezagutzeko, ostera, irailaren 29ko 7K-ra arte itxaron beharko dugu: astekariko editore grafiko Conny Beyreutherrek hautatuko du. Jasotako bideo eta gif-en arteko zozketan Twitterreko @Jaloniker erabiltzailea suertatu da garaile, eta Etxebarriko Antsotegi hotelera eramango dugu –beste pertsona batekin– bi egunerako. Azken irabazlea, berriz, Facebookeko erabiltzaileok erabaki duzue, 78 “atsegin” emanda: Kostan Delgadok GARAko baxera jasoko du etxean. GARAren espolioa salatu eta proiektu komunikatibo hau babesteko udangaraturiko #nierebaNAIZ lehiaketak baditujada hiru saritu. Azkena falta da, 7K-koa