MAR. 21 2020 BERROGEIALDIRAKO TELESAILAK Hau Broadway da! Amaia EREÑAGA Sam Wassonen “Fosse” biografian oinarrituta, zortzi ataleko telesail gomendagarri hau iaz estreinatu zen. Egun hauek aprobetxatu ditzakegu orduko atalak berreskuratzeko, kontuan izanik bigarren denboraldia iristear dagoela. Batetik, Bob Fosse daukagu, koreografo eta zinemagile aparta (“Cabaret”) eta antzerkigintzako izenik handienetakoa. Bestetik, Gwen Verdon, Broadway sekula zapaldu duen dantzaririk onena eta Fossen koreografien hauspoa… nahiz eta historiak ez dion orain arte hori aitortu. Antzerkia, glamourra eta musikalak gustuko dituztenentzat, ezinbestekoa. Gainerakoek, bi egile handi hauen arteko borrokekin gozatuko duzue.