GARA Euskal Herriko egunkaria
Saskibaloia

Saski Baskonia abian da, 63 eguneko geldialdiaren ostean

Semaj Christon ez ei da AEBetatik itzuliko. Bestetik, Zoran Dragic Gasteizen da konfinamendua Eslovenian igaro eta gero.


Aparteko segurtasun neurriak hartuta, Baskonia Kirol Hiria –BAKH– instalazioetara hamar minutuz behin banaka iritsita, Saski Baskoniak atzo ekin zien entrenamenduei, 63 eguneko etenaren ondotik. Gasteiztarrak izan dira ACB Ligako taldeen artean lanari ekiten azkenak, asteazkenean Bilbao Basketeko jokalariak entrenatzen hasi ondoren.

BAKHen ziren entrenatzaile, prestatzaile fisiko eta osterantzeko langileek eskularruak eta maskara zeramatzaten, eta baloiek ere tratamendurik jaso zuten jokalariek kutsatzeko arriskua ahalik eta txikiena izan zezaten. Jokalari bakoitzak berarentzako baloi bat izan zuen, baita ur botila eta eskuoihala ere.

Semaj Christon eta Zoran Dragic izan ziren atzoko aurreneko entrenamendura azaldu ez ziren Saski Baskoniako jokalari bakarrak. Dragic ostegun goizaldean iritsi zen Euskal Herrira, konfinamendua bere sorterrian, Eslovenian, igaro ondoren. Bestetik, Semaj Christon antolatzaileak ez dirudi Ameriketako Estatu Batuetatik itzultzeko gogo handirik duenik, eta, Dragicek ez bezala, ez du ematen hurrengo egunetan Dusko Ivanovicen aginduetara jarriko denik.

Esan behar, denboraldian utzita kanpoan izan diren zenbait jokalari ere izan zirela atzoko aurreneko entrenamenduan. Tartean, garrantzitsuena, Arturs Kurucs letoniarra. Antolatzaile gaztea Letoniako VEF Riga taldean aritu da eta batez beste 14,4 puntu eta hiru asistentzia lortu ditu. Gasteizen itxaropena badute 20 urteko antolatzaile honengan eta oso litekeena da, baldin eta denboraldiari ekitea posible izanez gero, Dusko Ivanovicek bere 12 jokalarien artean lekutxoren bat ematea.

Andorran testak denontzat

ACB Ligak hilaren 31n erabakiko du lehiaketari berrekingo dion ala ez. Osasun irizpideak ez ezik, hautatua izaten den hiriak 400.000 euroko kanon bat jarri beharko du parte hartuko duten hamabi taldeek ostatu har dezaten eta, jokatzeko kantxa izateaz gain, entrenatzeko beste bi kantxa behintzat izan ditzaten.

Aukera izan dezakeen hirietako bat Iruñea da. Hala ere, Andorrak inork gutxik eskain lezakeen eskaintza egin zien atzo ACB taldeko kideei. Andorra aukeratuko balute ACB Ligako azken fasea jokatzeko gunetzat, parte-hartzaile guztientzat test masiboak izango direla hitzeman du.

Halako kontuetan bizi da orain ACB Liga, LEB Ligatik igoko diren taldeekin –tartean Delteco Gipuzkoa Basket, gauzak ongi badira– zer egin ikusi aurretik. ACB Ligak aurten ez du jaitsierarik aurreikusi, baina Espainiako Federazioarekin duen hitzarmenaren arabera, bi talde onartu behar ditu. «Ez dago hogeirentzako lekurik ez dirurik», esan zuen Josean Kerejetak. «Bik igo behar badute, beste bik jaitsi beharko dute orduan».

RPK Araski cerca de perfilar un «pelotazo» con la escolta Anna Cruz

Menos de 24 horas después de que se confirmara la marcha de la ala-pívot Raquel Carrera a Valencia Basket, después de su exitosa cesión en RPK Araski, la entidad gasteiztarra está a punto de confirmar un «pelotazo» en toda regla, ya que está ultimando el fichaje de la escolta internacional con la selección española y excampeona de la WNBA Anna Cruz.

Después de que en enero se hiciera una artroscopia en su rodilla derecha y tras desvincularse de Fenerbahçe, la escolta catalana de 33 años ha rebajado sensiblemente su caché. Según la edición de Araba de “El Correo”, la idea de Cruz es Regresar a la Liga Femenina, pero a un equipo donde sepa que tendrá minutos desde el primer momento, para poder estar lista de cara a los Juegos Olímpicos de Tokio 2021.

Al parecer, Lointek Gernika o Valencia Basket también le tiraron los tejos a la catalana, pero entre que no parece estar por la labor de cargarse de muchos partidos y viajes por Europa –aunque Araski tendría derecho a jugar la Eurocup– y la buena relación de Anna Cruz con Madelen Urieta –la entrenadora gasteiztarra es ayudante de la selección española femenina–, la escolta estaría por la labor de recalar en Gasteiz.

Mientras, el entrenador gasteiztarra Roberto Iñiguez de Heredia será el próximo técnico de Perfumerías Avenida, a falta de confirmación oficial, aunque sea un secreto a voces.

En 2012 Iñiguez ganó la Euroliga con el extinto Ros Casares y jugó la Final Four con Fenerbahçe, el Orenburg ruso y el Soprom húngaro. La pasada campaña estuvo en el Dynamo Kursk y ganó la Copa de Rusia.

«Balcánico» de Gasteiz, Iñiguez es uno de los técnicos más prestigiosos de Europa del basket femenino. A.G.