GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Aintzira baten idortze geldiezina


Asko dira lehortearen kolpea jasaten ari diren inguruak munduan. Parana ibaitzarrarekin ikusi dugu duela egun batzuk; eta orain, Kaliforniako Oroville aintzirak piztu du argi gorria. Siku dago: bere edukieraren %23an. Ur masa itzel hau behera eta behera ari da azken hilabeteetan, geldiezin. Ziklo naturalez haratago, klima aldaketaren itzala gero eta handiagoa da... eta ilunagoa.