OCT. 04 2021 PILOTA Urrutikoetxea bueltan da Bi urtez Lau eta Erdiko Txapelketa jokatu gabe geratu ostean, Zaratamoko aurrelaria final laurdenetan izango da aurten ere. Asier AIESTARAN URRUTIKOETXEA 22 VICTOR 7 Mikel Urrutikoetxeak inolako arazorik gabe menderatu zuen Victor Esteban Lau eta Erdiko Txapelketako lehen kanporaketan eta Zaratamoko aurrelaria final laurdenetako ligaxkan izango da. Lehen partida hilaren 12an jokatuko du Tolosan Jakaren aurka, eta multzo horretako beste aurkariak Ezkurdia eta Laso izango ditu. Urrutikoetxeak bi urte zeramatzan Lau eta Erdiko Txapelketa jokatu gabe, lesioen erruz galdu baitzituen azken bi ekitaldiak. Baina atzo Lekeition argi utzi zuen kaiolan jokatzeko dohain apartak dituela eta aurten ere oso kontuan hartzeko hautagaia izango dela. Victor, aldiz, oso oker aritu zen hasieratik eta ez zuen bere mailarik eman, nahiz eta une onean zegoen. Victorren lehen arazoak errestoan iritsi ziren. Urrutikoetxeak sakea ongi luzatu zuen, pilota ongi bihurrituz, eta errioxarra ezinean ibili zen errestatzeko garaian. Bizkaitarra 8-3 aurreratu zenean, tantoen erdiak sakez eginak zituen (4), eta partzial hori 10-3raino eraman zuen beste munduko ezer egin gabe. Jokin Etxaniz behin eta berriro saiatu zen Victorri lasaitasuna eskatzen eta Ezkaraikoa partidan sartzen, baina egiten zuen tanto on bakoitzaren ostean huts larriren bat iristen zen. Esaterako, hiruzpalau gantxo ikusgarri sinatu zituen Victorrek, baina ez zuen inoiz tanto segida aipagarri bat kateatzea lortu. Urrutikoetxea, aldiz, gero eta lasaiago sentitu zen kantxan eta serio jokatzea nahikoa izan zuen tartea handitzen joateko. Azkenean, zazpi tanto egin zituen sakez eta emaitzak (22-7) argi erakusten du bi pilotarien artean egon zen aldea. «Zalantzekin nentorren, baina entrenatzen gustura sentitu naiz eta partida ona egin dut, erasokor jokatuz, abiadurarekin, eta berari bere jokoa egiten utzi gabe», adierazi zuen Mikelek. ENTRE LOS CANDIDATOSDesde que en 2015 vistió la boina del Cuatro y Medio, al menos ha entrado en la jaula: en 2016, en 2017 (...) y en 2018. En los dos últimos años, sin embargo, no ha podido jugar por culpa de las lesiones. Este año ha conseguido el primer objetivo, entrar en el ranking de cuartos de final para demostrar su nivel.