NOV. 17 2021 BEGIRADA Askatasuna nahi zuten 1973ko azaroaren 14an, Grezian, ikasleak diktaduraren kontra matxinatu ziren. Hiru egun beranduago, tankeak sartu ziren Atenasko Unibertsitate Politeknikoan; militarrek ikasle eta langile kopuru zehaztugabe bat hil zuten. Gaurko egunez, Ikasleriaren Nazioarteko Egunean, ikasle eta sindikatuek Unibertsitatetik abiatu eta AEBetako enbaxadarainoko manifestazioak egiten dituzte. Irudian, gizon bat belauniko, matxinada oroitzen duen monumentuaren aurrean.