GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Frantziar Estatuko lizeoen artean onena


Baxoa azterketan lortutako emaitza onei esker, Seaskako Etxepare lizeoa frantziar Estatuko 2.315 ikastetxeen artean lehen postuan azaltzen da, “L'etudiant” webgunean gaur plazaratu den zerrendaren arabera. Ironia puntu bat ere badu, frantziar Errepublika jakobinoan gutxitze prozesua jasan eta onarpenik ez duen hizkuntzan irakasten duen ikastetxe bat sailkapenean lehena izatea. Zorionak Etxepare lizeoari.