APR. 11 2022 BEGIRADA Bandera sobietarrak, Alemaniako Buchenwald-en Atzo 77 urte, Buchenwaldeko nazien kontzentrazio-esparrua askatu zuten. Alemanian eraikitako lehena, handiena. Milaka komunista preso, Europa osokoak, ijitoak, sobietarrak, juduak, framazonak… armagintzarako gatibu-lanetan. 280.000tik 56.545 hil zituzten. Memoria partisanoa, baina, bizirik dago, “Jedem das Seine” (bakoitzari, merezi duena) inskripzioa duen ate nagusia igarota.