APR. 26 2022 BEGIRADA Desoreka handiegia, oraindik ere 26 urterekin, Sophie Istillart Athleticeko jokalariak futbola uztea erabaki du. Urtarrilaren 16an izandako belauneko lesio larri batetik sendatzen ari da baionarra. Xehetasunak ezagutzeke ere, esan genezake gizonezkoa balitz, adin horrekin, hain gazte, ez zukeela hori erabakiko. Baina gizonena «izarren liga» baita... eta sosena. Hain da izugarria desoreka oraindik!