GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Negoziorik makurrena


Amnesty International-ek atzo argitaratu zuen txostenaren arabera, Saudi Arabiak eta Arabiar Emirerri Batuek Airbusi Madrilen oniritziarekin erositako materiala ustezko gerra krimenak egiteko erabili dute. Halaber, AIk salatu du 2015 eta 2021 artean espainiar Estatuak aipatutako aliatuei 1.600 milioi euroren truke armak saldu zizkiela. Artxiboko irudian, erbesteratutako erregearen alde borrokan ari diren ume-soldadu yemendarrak.