MAY. 20 2022 BEGIRADA Udalaren traben gainetik, memoria Herenegun, Eitzaga auzoan, Zaldibarko zabortegian zendutako Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren omenezko oroitarria jarri zuten. EAJk eta PSEk gobernatzen duten Udalak baimena ukatu zien duela hilabete batzuk eta herritarrek beren kabuz egin dute. Udalaren jarrerak eraman ditu familia eta lagunak bere gainetik pasatzera. Ulertezina da.