GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Esako urtegiaren egoera penagarria


Aspaldi honetan N-240 errepidean ibili eta Esako urtegira gerturatu denak badaki zein egoeratan dagoen; begiratua ematearekin nahikoa da ohartzeko ur falta ikaragarria dagoela. Egunkari honen azalean bertan argitaratutako argazki batean ere (irailaren 13ko zenbakian) ederki sumatzen zen gabezia. Baina Europar Batasunaren Copernicus programako Sentinel-2 sateliteak bi hilabete eta erdiko tartearekin ateratako bi argazki hauek are nabarmenago adierazten dute egoera zer-nolakoa den, apenas hitzik baliatu gabe: penagarria.

COPERNICUS SENTINEL-2