JAN. 05 2023 BEGIRADA Deforestazioa, oso serio hartu beharreko arazoa Carlo ECHEGOYEN AFP NBEk adierazi duenez, urtero hamar milioi hektarea baso soiltzen dira, Portugalgo azalera baino gehixeago. Nekazaritzan eta lurraren erabileran emandako aldaketekin batera, deforestazioak mundu mailako berotegi efektuaren gas emisioen %25 eragiten du. Kausen artean suteak daude, basoak suntsitzearekin batera, CO2 kantitate handiak askatzen baitituzte atmosferara. NBEren arabera, mundu mailako tenperaturaren igoera 1,5°Cra mugatzea ezinezkoa izango da, basoek paper garrantzitsu bat jokatzen ez badute.