JAN. 07 2023 HERTZAINAK-EN AGUR KONTZERTUA GASTEIZEN Azkena zuen alde, Hertzainak! Leporaino bete zen Mendizabalako karpa. (Jaizki FONTANEDA | FOKU) Sortu zen hiri berean, Gasteizen, esan du agur behin betiko Hertzainak taldeak. Eta agurra, espero zen bezala, beroa, magikoa eta apoteosikoa izan da. Baita jendetsua ere; guztira, egin dituzten hiru agur hitzorduetan -abenduan BECen bi eta atzo beste bat Mendizabalan- 50.000 lagun inguru mugiarazi dituzte. Azkena zuen alde, Hertzainak!