JAN. 13 2023 BEGIRADA Elkartasun zilegia ala interesen menpeko esku hartzea? Justin TALLIS AFP Human Rights Watchek “2023 Mundu Txostena” argitaratu berri du. Giza eskubideak babesteko helburuarekin, «abusuzko gobernuei» aurre egiten ari zaizkien «protesta mugimenduak» babesteko premia aldarrikatu du. Erraza da aldarriarekin bat egitea. Baina, urtetan zehar, egoitza New Yorken duen GKEak gobernu, GKE eta pertsonalitate ezberdinen kritikak jaso ditu, besteak beste, CIArekin edota alderdi demokratarekin lotura izatea eta AEBetako gobernuaren interesen arabera jardutea leporatuta. Aldarria zilegia da edo atzean beste interes batzuk daude?