JAN. 16 2023 BEGIRADA «Dry January», alkoholik gabeko desafioa Fred TANNEAU AFP Gabonak eta gehiegikeria eskutik doaz, jana eta edana dira protagonistak. Duela hamar urte Erresuma Batuko Alcohol Change UK elkarteak desafioa bota zuen: ezetz urtarrilean alkoholik edan gabe egon! Eta zabaltzen doa. Estatu frantsesean, adibidez, laugarren urtea dute eta, broma gutxi, hirutik bat saiatzeko prest omen da. Gibela desintoxikatzeko ekimenak, hainbat ikerketen arabera, bestelako onurak ere baditu: dirua aurreztea, loa hobetzea, pisua galtzea, energia handitzea, burujabetasuna, alkoholik gabe ongi pasatu eta lagunkoia izatea...