GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Lan segurtasuna eskubide bat da


Bilboko metroko eta Bizkaibuseko bi langilek, lanean zeudela, erasoak jasan dituzte azken egunotan. Bizkaibuseko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo Diputazio aurrean. Erasoak salatzearekin batera, erasotzaileak zigortzea eta segurtasun neurriak exijitu zituzten. Lan baldintza seguru eta osasungarriak giza eskubide unibertsal gisa onartuta daude eta, herritarron segurtasunak heldu beharreko sustrai sozioekonomiko sakona badu ere, epe laburrean instituzioek lan segurtasunerako eskubidea bermatu behar diete Bilboko metroko eta Bizkaibuseko langileei.