JAN. 23 2023 BEGIRADA Administrazioa desmilitarizatu, kuartelak despolitizatu Ricardo STUCKERT AFP Lula presidenteak Armadako arduradun nagusia kargugabetu zuen atzo, «konfiantza hautsi» duela eta. Azken bi asteotan, Presidentetzaren administrazioarekin eta segurtasunarekin lotutako organoetan lan egiten zuten 140 militar kolpista inguru kanporatu ditu Lulak, administrazio publikoa desmilitarizatzeko helburuarekin. Gobernu berriak duen beste erronketako bat Armada «despolitizatzea» da edo, hobeto esanda, kuartelak ordena konstituzionalaren alde lerratzea. Irudian, Tomas Paiva Armadako arduradun berriaren eta Lularen arteko bostekoa.