FEB. 17 2023 BEGIRADA Gasteizko Udalak egoera konpondu behar du Jaizki FONTANEDA FOKU Gasteizko gizon etxegabe bati urgentziazko ebakuntza egin zioten aurreko asteburuan. Auzoan Bizi sareak asteartean salatu zuenaren arabera, Udalak ez zion bizitokirik eskaini. Herritarren mobilizazioari eta mediku-txostenari esker astebeterako aterpea eskaini zion. Alabaina, txostenaren arabera, gizonak sei aste beharko ditu osatzeko eta, ondorioz, otsailaren 23an bere ongizatea bermatzeko berriz borrokatu beharko da. Operatu berri duten pertsona batekin zekenkerian ibiltzeak nabarmen uzten du Udalaren erabateko giza sentsibilitate falta.