MAR. 16 2023 BEGIRADA Sahararen autodeterminazio eskubidearen alde Jaizki FONTANEDA FOKU Pedro Sanchez Gobernu espainoleko presidenteak duela urtebete ontzat eman zuen Marokok Mendebaldeko Sahararako aurkeztutako autonomia plana. Jarrera aldaketa hori salatzeko mobilizazioa deitu dute gaurko, hilak 16, Gasteizko Arka plazan 19.00etan. Elkarretaratzearen helburua PSOEk eta PSEk erabaki horren «larritasuna onartzea eta zuzentzea» da. Antolatzaileek argi esan zuten jokaera hori «legeriaren aurkako eraso zuzena izateaz gain, etika politiko eta demokratikoaren oinarrizko printzipioen kontrakoa» dela.