GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Bide zaila, borondate demokratikoa gauzatzeko


Herritarrek Usansoloren desanexioa babestu zuten 2022an egindako kontsulta batean, eta geroago Bizkaiko Batzar Nagusiek onartu zuten. Hala ere, Espainiako Estatuko Abokatutzak desanexioaren aurkako errekurtsoa jartzea erabaki zuen, argudiatuz estatuko arauak gutxienez 5.000 biztanle eskatzen dituela -Bizkaikoak 2.500 baino ez- eta Usansolok 4.520 biztanle dituela. EH Bilduk, EAJk eta Unidas Podemosek ekimen bateratua aurkeztu zuten atzo Diputatuen Kongresuan, Estatuko legearen kopuruak ordezko izaera izan dezan eskatzeko.