JUN. 07 2023 KLIK GARA eta Eusko Ikaskuntza, lankidetzan Maialen ANDRES FOKU GARAk eta Eusko Ikaskuntzak hitzarmena sinatu zuten atzo, «lankidetza esparru bat» ezartzeko xedez. «Sinergiak sortu» nahi dituzte, edukiak «zorroztasunez landu» eta irakurleei helarazteko. «Talentua sustatzeko eta ezagutza trukatzeko» konpromisoa hartu zuten. Ana Urkiza ikaskuntza, ikerketa eta ezagutza bultzatzen dituen erakundearen lehendakariak eta Iñaki Soto euskal herritarrak ardatz dituen egunkariaren zuzendariak izenpetu zuten ituna, hedabidearen Donostiako erredakzioan. Aliantza «estrategikoa eta pozgarria» da bi aldeentzat.