OCT. 10 2023 KLIK Emakume arkeologoak ezagutzeko erakusketa Maialen ANDRES FOKU Ibilbidea 1903an hasten da, Alfontso XIII.a erregeak Aizpitarteko (Errenteria) haitzuloetako indusketetara egin zuen bisitaren harira. Egun hartako argazkian emakumeak badira arkeologoen lantaldean. Paneletan jasoko dira emakume arkeologoek egindako balentriak iristeko ibili behar izan zuten historiaren azalpena eta andreek lur azpitik berreskuratutako zenbait altxor. Aranzadi Zientzia Elkarteak ondutako “Emakume arkeologoak Gipuzkoan” erakusketa martxoaren azkenera arte ikusgai egongo da Irungo Oiasso Museoan.