FEB. 22 2024 Soldata arrakala ia sei puntu murriztu dela hiru urtean ziurtatu du Mendiak Atzo egin zuten Soldata Berdintasunaren aldeko Foroa Bilbon, Lakuako Gobernuak antolatuta. Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburuak INEren datuak jarri zituen mahai gainean: soldata arrakala %22,6tik %16,7ra murriztea lortu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2018. urtetik 2021era bitartean. Idoia Mendia, atzo Bilbon eginiko Soldata Berdintasunaren aldeko Foroan. (IREKIA) GARA BILBO Soldata Berdintasunaren Europako Eguna da gaur. Hori dela- eta Soldata Berdintasunaren aldeko Foroa antolatu zuen Lakuak atzo, Bilbon. Bertan INE estatistika erakundeak jasotako datuak azaldu zituen Idoia Mendia Lakuako lehendakariordeak eta Lan eta Enplegu sailburuak. Emakume eta gizonen arteko soldata arrakala %22,6tik %16,7ra murriztea lortu da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, sailburuak jakinarazi zuenez. Ia sei puntuko murrizketa hori 2018tik 2021era bitartean gertatu dela esan zuen, eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna «lehen mailako helburu demokratikoa eta lehiakortasunaren motorra» dela ziurtatu zuen foroaren aurkezpenean bertan. Mendiak adierazi zuen hiru urtean ia sei puntu txikitu dela soldata arrakalaren datua; antza, «tarte hori inoiz ez da murriztu hain denbora tarte laburrean», eta, bere iritziz, horregatik da garrantzitsua «zerk eragin duen aztertzea, benetako berdintasuna lortu arte beharrezkoa den guztia zuzentzeko». Berdintasuna «bidezkoa» eta «posible» dela ziurtatu zuen sailburuak, eta «erabakitako politika publikoei esker» gauzatu direla aldaketak. NEURRI ZEHATZEN ERAGINA Ildo horretan, 2018tik soldata arrakala murrizten ari dela adierazten duten bi gertaera gogorarazi zituen bere hitzaldian Mendiak: Lakuaren «sailen arteko lehen estrategia, zeinean Lan eta Enplegu Sailak jarduketa integral bat hartzen baitu bere gain, haren diseinuan eta betearazpenean parte hartuz», eta, bestetik, «Espainiako Gobernuaren aldaketa, arrakala murrizteko funtsezkoak izango diren neurriak hartzen hasi baita». Mendiak azken urteetan onartutako neurriak eta legeak jo zituen datuen hobekuntzaren eragiletzat. Aipatu zuen lehena lanbidearteko gutxieneko soldataren %54ko igoera izan zen, «batez ere emakumeei eta gazteei eragiten diena». 50 langiletik gorako enpresa guztiei berdintasun planak egiteko betebeharra ezarri izana ere azpimarratu zuen: «Berriena, pentsioen azken erreforman sartutako arraila zuzentzeko mekanismoak». Bere ustez, arau horiek ahalbidetu dute azken urteetan «enpresetan eta gizarte osoan berdintasunaren gaian sakontzea». Hala ere, «oraindik gehiegi alboratzen diren» zaintzak profesionalizatzeko eta duintzeko lana nabarmendu zuen, «oraindik ere emakumeak protagonista baititu, batez ere migratzaileak». ENPRESETAKO JOERAK Atzo egindako foroan, partzialtasuna genero joerarekin landu zela adierazi zuen Mendia sailburuak. Landutako beste gai bat enpresetan berdintasun planak ezartzea izan zen, hauek arrakalari aurre egiteko tresna gisa ulertuta. Horri lotuta, oraindik murrizteke dagoen arrakala bat ere izan zuen hizpide Mendiak, kontratuen partzialtasuna, hain zuzen ere: «Bere enpresarekin lan harreman mugagabea duten pertsonen kopurua zazpi puntu igo arren apenas bi urtean, ia herena lanaldi partzialekoa da, eta ia 20 puntuko aldea dago emakumeen eta gizonen artean». Halere, joan den urriko pentsioen erreforma gogorarazi zuen, horri esker, «lanaldi partzialak lanaldi oso gisa zenbatzen direlako erretiroaren aitorpenean», eta, gainera, zaintzagatiko lanaldi murrizketagatik kotizatutako aldiak aitortzen dituela azaldu zuen. Ezberdintasunak gutxitzeko bideak badaudela iradoki zuen: «Bidegabekeria horrela konpontzen da, eta pentsioetan dagoen genero arrakala zuzentzen hasten da». TRES A��OSMendia explic�� que la reducci��n de casi seis puntos en tres a��os es positiva: ��Este tramo de brecha nunca se ha reducido en un periodo de tiempo tan corto��.