MAR. 19 2024 KLIK Astelehen Garbiko alimaleko festa Nhac NGUYEN AFP Astelehen Garbia deritzona egun garrantzitsua da Grezian -baita alboko Zipren ere-, batez ere kristau ortodoxoentzat: Garizumaren hasiera finkatzen duen data da eta erlijiozaleek bihotz garbiaren beharra aldarrikatzeko baliatzen dute. Baina festazaleentzat ere esanahi berezia du, inauterien amaiera finkatzen baitu atzoko egunak. Eta batik bat Galaxidi herriko portu zaharrean eta aldameneko kaleetan nabarmentzen da hori, jendetza biltzen baita alimaleko festa egiteko eta koloreztatutako irin poltsak batek bestearen gainean husteko.