APR. 29 2024 KLIK Euskal «pilotari ttikien» bilgunea AITZOL ARG. JAI ALAI NEWS Euskal Herriko zazpi lurraldeen topagune bilakatu da asteburuan Bidarte. Araba, Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa Garai, Nafarroa Behere, Lapurdi eta Zuberoako “pilotari ttikiak” -eta horien senideak- bertaratu ziren Lapurdiko udalerrira. Zesta-punta eskolen topaketen 25. ekitaldia izan da aurtengoa eta inoizko ediziorik jendetsuena izan da. 7 eta 12 urte bitarteko 250 haur elkartu ziren, profesional mailan gertatzen ari den gorakadaren isla. Gazteek erreferenteak behar dituzte eta, kirolak etorkizuna izateko, harrobia behar da. Funtsezko binomioa.