JUN. 14 2024 KLIK Itsaspeko museoa,koralen babesle Luis ACOSTA AFP Itsas hondoan amaituko duten eskulturak perfekzionatzen ahalegintzen ari da buztingile bikote bat. Haien xedea? Kolonbiako Karibea. Han, turismoak eta klima aldaketak mehatxatutako koralezko arrezifeak babesten ditu itsaspeko museo batek. Metro eta erdiko altuera duten 25 irudi dira orotara. Arrezife artifizial moduko bat osatzen dute, eta urpekariak dira Uharte Gotor liluragarriko ur urdinetan murgiltzen direnak, Bolivar departamenduan. Eskulturen inguruan ibilbide turistikoak egiten ibiltzen da urpekari bat.