JUN. 24 2024 KLIK Hegal eta oinez, Pirinioak zeharkatuz Jagoba MANTEROLA FOKU Pirinioak mendebaldetik ekialdera, Kantauri itsasotik Mediterraneora. Astebetean zeharkaldi hau egingo duen lasterketa abiatu zen atzo, Hondarribitik. Hegal zein oinez, X-PYR izeneko lasterketak irudi ikusgarriak utziko ditu datozen egunetan. Euskal Herrian barrena ibili zen atzo, Larhunen baitzegoen bigarren baliza. 600 kilometroko ibilbidea da, zazpi egunetan osatu beharrekoa, eta kirolariek mendi-ibiltaritza eta parapentea uztartu beharko dituzte. Larunbatean bukatuko da, 21.00ak aldera, El Port de la Selvan (Girona).