JUL. 20 2024 KLIK Itziar Laka, ikerketa linguistikoan eredu EUSKO IKASKUNTZA Bilboko Alondegian jaso zuen atzo Itziar Laka ikertzaileak Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa saria, elebitasunaren ikerkuntzan egindako lan eskergagatik. Saria jasotzean, Lakak esker oneko hitzak eskaini zizkien berak zuzentzen duen Gogo Elebiduna ikertaldeko kideei, eta gure gizartean euskararen, hizkuntzaren eta elebitasunaren gaineko ikerketak estrategikoa izan behar duela aldarrikatu zuen.Bestetik, Maite Aizpuruak eta Garazi Navasek jaso zuten gazteen sorkuntza edo ikerketa proiektuak babesteko ematen den saria.