AUG. 04 2024 KLIK Euriak dinosauroak agerian uzten dituenean AFP Brasil hegoaldean uztaileko uholde historikoak eragin zituzten euriteek 230 milioi urte inguruko dinosauro fosil bat agerian utzi zuten, «oso ondo kontserbatua», zientzialariek diotenez. Duela 250 eta 200 milioi urte bitartekoa da. Lau eguneko indusketen ondoren, Santa Maria Unibertsitate Federaleko (UFSM) paleontologo talde batek harri blokea berreskuratu eta garraiatzea lortu zuen, hezurdura fosilduarekin. Lehen behaketen arabera, 2,5 metro luze da herrerasariidoen familia. Argentinako eta Brasilgo panpetan bizitako harrapari haragijalea dela uste dute.