JAN. 30 2025 KLIK Txotx garaian arduratsu jokatzeko deia Jon URBE FOKU Sagardotegi ugari izateagatik sona handiena duten bi herriek, Hernanik eta Astigarragak, bisitariak tropelean erakartzen dituzte txotx garaian. Ekonomikoki eta kulturalki ekarpen handia egiten die horrek herrioi, baina arazoak ere eragiten ditu bertako kaleetan. Hori dela eta, bi udalek herriak zaintzeko deia egiten duen kanpaina abiatu zuten atzo. Aurtengo mezuak «etxera ongietorria ematen dizun norbaitek egina» dirudi, eta arduratsu izatera deitzen du. Sagardogileen Elkarteak ere bat egin du kanpainarekin. Esan ohi den bezala, ondo pasa, baina pasatu gabe.