FEB. 08 2025 BEGIRADA Suedia ere, armen baimenak gogortzearen alde Jonathan NACKSTRAND AFP Suediako Gobernuak atzo ez zuen baieztatu tiroketaren egilea nor zen, ezta asteartean Örebron hildako beste hamar pertsonak ere. Nolanahi dela, arma erdiautomatiko batzuetarako sarbidea mugatzeko eta armen baimena lortzeko arauak argitzeko asmoa agertu zuen. Gobernuaren xedea da Poliziak eta agintariek lankidetza indartzea, arrazoi medikoengatik armak eduki ezin dituzten pertsonak zein diren zehazteko. Badirudi erreforma asmoa lehenagotik datorrela eta ez dela astearteko gertakari latzen ondorioa.