FEB. 14 2025 KLIK Alex Angulo aktorearen memoria bizirik dago Aritz LOIOLA FOKU Kepa Junkera eta Pascal Gaigne musikariak, La Otxoa transformista eta abeslaria, zenbait euskal aktore -Loli Astoreka eta Maribel Salas, esaterako-, eta zinemagile -Pedro Olea, tartean-... hainbat gonbidatu gerturatu zen atzo arratsaldean BBK aretora, Bilboko erdialdeko antzokia gure kulturaren topaleku bihurtu baitzen “Alex Anguloren maleta” online plataformaren aurkezpenean. Orain hamar urte zendu zen aktore bizkaitarraren ondarea, eta, bide batez euskal antzerkiarena, bizirik mantendu nahi dute horren bidez Anguloren familiak eta lagunek.