GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Deportatutako migratzaileen salaketa


AEBtik Panamara deportatutako migratzaileak hoteletan sartzen dituzte aldi baterako. Argazkian bi emakume agertzen dira Panama Hiriko Decapolis hotelean. Zenbait foliotan eta ingelesez hau idatzi dute: «Ez gaude salbu gure herrialdean». Alerta-dei bat, AEBtik paperik gabeko migratzaileen kanporatzea kudeatzeko moduari buruz, eta beren jatorrizko herrialdeetan iristen direnean jasotzen duten tratuari buruz. Salaketa mardula, boligrafo soil batekin idatzita.